Gazte bat hil da entzierroan, lepoan jasotako adarkadagatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 10a, 13:41

Eskualdeko gazte eta ez hain gazte asko eta asko asteburu honetan Iruñeara joateko planak egiten ari diren honetan, gaur goizeko entzierroan Telefonica parean, lepoan jaso duen adarkada baten ondorioz zendu da gazte bat. 8:50ean hil da eta Erresuma Batukoa izan daitekeela jakinarazi dute. Jandilla ganadutegiko zezenak izan dira, eta haietako batek beste hiru adarkada ere eman ditu. Udaletxe plazatik aurrera bakarrik egin du entzierroa 'Capuchino' izeneko zezen horrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!