Joxean Letamendi
Begiratua eman diot merkatuari eta gauza interesgarriak eta merkeak ikusi ditut. Pena da jende gehiago ez animatzea, etxean erabili gabe dauzkagun objektuak bildu eta kaleratzera. Ez da batere ona gauzak erosi eta agudo baztertzeko daukagun ohitura hori. Ziur izan zuretzako itsusia den objetu bat beste batentzat polita izan daitekeela.
Angeles Lorente
Denetik pixka bat dago eta neronek ilobarentzat bi DVD eta niretzat CD bat erosi ditut. Interesgarria iruditzen zait ekimena, jendeak etxeko gauzak berziklatzeko eta besteek erosteko aukera ematen baitu. Nik egia esan, ez daukat gauzak pilatzeko ohiturarik. Objekturen batek enbarazu egiten badit, oparitu edo zaborretara botatzen dut.
Odile Txueka
Laia Pascualek, Leila nire ahizpak eta hirurok jarri dugu postu hau. Gauza asko dauzkagu salgai, poltsak emakumeentzat, alkandorak mutilentzat, ipuinak haurrentzat... Lehentxoago egoera onean zegoen scalextric bat saldu dugu, eta poltsaren bat edo beste ere hartu du jendeak.
Arantxa Aguado
Lau guraso eta bederatzi haur animatu gara. Herenegun denok bildu eta erabiltzen ez direnen bilketa egin genuen. Haurrek hartu dute mahaien ardura. Interesgarria da, birziklapenaren kultura garatzen lagun dezakeelako. Hala ere, publizitate eskasa dauka; sarriago egin beharko litzateke.