Aizkardirekin Pirinioetan trabesia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 7a, 16:36

Uztailaren 12an, Canfranc-Pala de Ip (2783m)-Canfranc ibilbidea burutuko dute Aizkardiko kideek. Ibilbidea egiteko zortzi ordu eta erdi beharko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek. Izena emateko aukerak zabalik daude: 649 717 182 zenbakira deituta, astelehenetik ostegunera 20:00etatik 22:00etara edota ostegun iluntzetan Aizkardiko egoitzara joanda. Izena emateko azken eguna uztailaren 9a izango da. Irteera ordua: uztailaren 11n 19:00etan Olaederra kiroldegitik. Gaua Canfranc-en igaroko dute mendizaleek.

         
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!