Pilotaleku berriaren irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 6a, 18:43

Igaro berri den asteburuan zabaldu da ofizialki Gudari plazan kokatutako Behar-Zana pilotaleku berria. Larunbat gauean, herriko talde ugarik parte hartu zuen Herria bizirik emanaldia eskaini zen. Atzo goizean goizetik hasita, Behar-Zana pilota eskolako pilotariek partida ugari eskaini zuten. Eguerdian zinta mozketa eta agurrarekin ireki zen ofizialki gune berria. Hamaiketakoa ere eskaini zuen Udalak eta herritar asko gerturatu zen goiz-eguerdia igarotzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!