44 bertsolarik parte hartuko dute Txapelketa Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 3a, 13:23

Aurten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da udazkenean. Parte hartzeko aukera zeukaten 44 bertsolariek eman dute izena. Antolakuntza taldeak urtebete darama txapelketa prestatzen. 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak. 2005ean bezala BECen izango da finala abenduaren 13an. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!