Sanjuanak 2009: Kepa Sarasola, larre motzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 2a, 20:41

1.Sanjuanak Erraldoien konpartsarik gabe zer ziren?>> Jaiak beti jai. Hala ere jaiei begira ekarpen polita izan dela esango nuke. 


2.Aurtengoa alde horretatik zer moduzkoa izan da? >> Ikasteko eta hobetzeko gauza asko ditugula erakutsi digu aurtengoak, baita egindako ahaleginarekin gustora egoteko moduan gaudela ere.

3.Lantaldearen eginahalak deskriba itzazu... >> Gauzarik positiboena horixe bera izan da, hogeita hamar laguneko lantalde bat konpartsari bizia eman nahi eta horren inguruan bildu eta konpartsa kalera ateratzera.

4.Eta San Juan eguna bera zer moduzkoa izan da?>> Neroni kanpoan nintzen San Juan egunean.

5.Ikusle bazina zer pentsatuko zenuke? >> Ikusle bezala izugarri gozatuko nuke, erraldoiak dantzan ikustea erabat berezia da eta buruhandiek haurrengan sortzen duten egonezin hori ere, oso polita da.

6.Eta ikusleek zer nola hartu dutela iruditzen zaizu? >> Gu oso gustora gaude ikusleen jarrerarekin. Jende asko ibili zen ordu eta erdi horretan erraldoi eta buruhandien atzetik.

7.Beraz, 1etik 10era balorazioa egn beharko bazenu...>> Taldeari 12a emango nioke, esperientziari ere 12a, emandako ikuskizunari berriz 8a. Esan dut lehen ere ikasteko asko dugula.

8.Datorren urteari begira, zer? >> Datorren urteari begira hiru helburu nagusi ditugu, lantaldea bera sendotzea, erraldoiekin lan egiteko baldintza txukunak edukiko dituen lokal bat lortzea eta Andoaingo Erraldoiak herrian eta baita herritik kanpo ere ezagutaraztea.

9.Udalari zeozer eskatuko zenioke? >> Bai, lokal bat, erraldoiak eta jantziak txukun, baldintza onetan jasota edukitzeko lokal bat. Eta baita ere entseguetara jende gehiago hurbiltzea erraztuko duen lokal bat ere. Herrian bertan behar dugu lokala!!

10.Eta herritarrei? >> Batez ere gurekin gozatzen jarraitzea, eta beraien burua gogoekin ikusten badute, gugana hurbildu eta probatu, galdetu eta dantzan jartzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!