Udal aurrekontuak eztabaidatzeko eguna ailegatu da. Datorren astelehenean, uztailak 6, arratsaldeko 19:00etik aurrera herrian gauzatu nahi diren egitasmoei begira giltzarriak diren aurrekontuak hizpide izango dituzte udal ordezkariek.
Eztabaidatu eta bozkatuko diren beste gaien artean, bake epaile berria izendatzea ahotan hartuko dute udal ordezkariek. Horrekin batera, Etxeberri plazako Eguneko Zentroa zabaltzeko egoitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uzteaz ere eztabaidatuko dute.