Biolin eta piano kontzertua eta otxotea Berrozpeko kaperan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 2a, 14:02

Datorren uztailaren 3an, ostirala, Andoaingo Kaletxiki auzoko Berrozpeko kaperan, auzoko jaiei hasiera emateko kontzertua izango dugu entzungai. Kontzertua bi zatiz osaturik egongo da.

Lehen zatian, Errenteriako kontserbatorioko ikasle den Esti Sistiaga piano-jole pasaiatarra, eta aipatu kontserbatorioan erdi-mailako ikasketak amaitu berri dituen Mikel Urdangarin biolin-jole kaletxikitarra entzun ahal izango ditugu. Bikote honek Mozarten, Beethovenen, Aita Donostiaren eta Sarasateren obrak joko ditu. Bigarren zatia, Ramon Beraza andoaindarrak zuzenduriko Ertizka otxotearen eskutik etorriko da. Aipatu otxoteak, besteak beste, Palestrinaren, Schuberten, Mullerren eta Mocoroaren obrak interpretatuko ditu. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!