Kirolari Ateak Zabalik ekimeneko zozketaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen ekainaren 14an kirol jarduera herrian sustatzeko egin zen egun osoko ekimenean parte hartu zuten herritarren artean zozketa egin zen atzo arratsaldean. Hauexek irabazleak:

-Kirol materiala erosteko bono bat, Villabonako Udalak oparitutakoa: Helduak (>18) 1.- Mari Jose Aranguren zizurkildarra 2.- Unai Iraola villabonatarra 3.- Juanjo Villena villabonatarra.

-Piraguismoarekin lotutako kirol ekintza bat, Villabonako Udalak oparitutakoa: Umeak-nerabeak (0-17) 1.- Ion Azpeitia villabonatarra 2.- Maddalen Puyadena villabonatarra 3.- Sandra Mendez villabonatarra.

-Kirol materiala, Eizmendi kirol dendak oparitutakoa: Umeak (<11) 1.- Eider Duran villabonatarra 2.- Josu Hernandez villabonatarra 3.- Eneko Gomez villabonatarra.

Sariak jasotzeko epea uztailaren 17a izango da, gazte eta kirol bulegoan. Gainera, parte hartzaile guztientzat -agortu arte- Gipuzkoako Foru aldundiak emandako txinalak banatuko direla jakinarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!