Aukeran Dantza Konpaniak “Gernika, mihise gaineko dantza” emanaldia eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 29a, 01:30

Datorren asteazkenean uztailak 1, arratsaldeko 20:30ean Urnietako Saroben, Aukeran Dantza Taldeak "Gernika, mihise gaineko dantza" emanaldia eskainiko du. Sarrerak 3,5 euro (salgai ordu bat lehenago leihatilan)

Aukeran Dantza Taldearen Gernika, 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da.

Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko. Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.

Zuzendaritza-Koreografia: Edu Muruamendiaraz

Gidoia-Eszena zuzendaritza: J.A.Vitoria, Garbi Losada

Dantzariak: Aiert Beobide, Iurre Aramburu, Gotzon Poza, Maitane Mugika, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Naikari Galarraga,  Ekain Kazabon,  Ane Anza, Garazi Lekuona.

Ahotsa: Alaitz Mendizabal

Musika: Aitor Amezaga

Argiztapen diseinua: Xabier Lozano

Soinua: Cándido Fernández

Jantzien diseinua (herria): Ramón García

Jantziak: Cristina Ibáñez

Produkzioa: Eli Alberdi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!