Rikardo Arregi Kazetaritza Saria 2009, banatu dira XXI.edizioari dagozkion sariak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 15:34

Sari Nagusia Olatz Simon Eitb-ko kazetariarentzat izan da Txinan egindako erreportaje sortagatik. Ohorezko aipamena, aldiz, Ttitpi-Ttapa Nafarroako iparmendebaldeko hedabidearentzat. Kazetari berria saria Argia astekariko Gorka Bereziartuarentzat izan da.  Epaimahaiaren erabakiz laugarren saria jaso du Euskadi Irratiko Kostaldeko trena irratsaioak. Iñigo Martinek jaso du saria.

Ekitaldiko argazkiak  | Sarituen argazkiak, banan bana

Ekitaldira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell, Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Ramon Etxezarreta eta Andoaingo Alkate Estanis Amutxastegi bertararatu dira. Andoaingo udal ordezkaritza zabala bertan izan da, baita hainbat herritar ere. Sari banaketa arina izan da eta une batzuetan hunkigarria, Olatz Simonek hitza hartu duenean bereziki.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!