Aitor Valverde txapeldun bikoitza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 13:16

Urnietarra da mahai teniseko helduen mailako Euskadiko txapelduna. Txapelketa hau jokatu berri da Tolosan eta bertan Aitorrek bi txapel lortu zituen, alde batetik banakakoa Victor Santamariari finalean irabazita, eta bestetik, bikotekako txapela Ivan Garciarekin batera finalean Aitor Mitxelena eta Jordi Saguer gainditu ondoren. Aitorrek azken urteetan alde batera utzita zeuzkan txapelketak eta zalantzarik gabe aurtengoa sorpresa izan da. Atletico de San Sebastian taldean dabil eta datorren denboraldirako taldekako ohorezko mailara igotzea dute helburu. Zorionak Aitor!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!