Juankar Alberdiren oroimenezko 4 mendien ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 13:16

Mendian ibiltzeko eguraldi apartarekin 19 lagunek parte hartu zuten larunbatean egindako Juankar Alberdiren oroimenezko 4 mendien ibilaldian. Ordekan eta beheraka berriketa alaian, baina gorakoan berriketa gutxi izan zen. Aurreikusita baino 25 minutu lehenago bukatu zuten ibilaldia eguraldi freskoari esker. Aurretik bide luzea egina izanagatik hankak arin joan ziren San Barbararatik Setien sagardotegiraino. Behin han, bazkari ona eta sagardo hobearekin giro alaian egindako bazkariarekin datorren urte arte agurtu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!