Kontzejupeko txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 13:15

Lehenik haurren mailako partidak jokatu ziren eta ondoren nagusien mailako 3 eta 4. postuak eta finala.



NAGUSIAK, 3-4.POSTUAK
Jon Beloki-Imanol Maiza     10
Andoni Alvarez-Jon Gaztañaga     22
Hasiera batean partida berdindua izan zen arren, 6. tantotik aurrera aise ibili ziren Andoni eta Jon Gaztañaga. Jon Belokik pilotari atzelariak, aurrelari postuan hasi zuen partida, eta  Andonik  ederki baliatu zuen aurkariaren ezintasuna. Jon berriz beti bezain seguru eta sendo aritu zen eta Imanolek, ondo jokatu zuen arren, ezin izan zuen ezer egin. Ondorioz, garaipen honekin, Andoni eta Jon hirugarren postuan geratu ziren.
NAGUSIAK, FINALA
Jon Eskudero-Unai Etxeberria     22
Julen Loidi-Eneko Aizpurua     15
Ikusmin handia zegoen, kontsejupeko finala ikusteko eta partida ikusgarria eskaini ziguten 4 pilotariek. Hasieran, Loidi eta Aipuruak aurre hartu zuten 10-2 markagailuan eta bazirudien, partidak ez zuela kolorerik izango. Baina orduan Eskudero, jokoan gehiago parte hartzen hasi zen eta mota guztietako tantoak eginaz, 20-5eko partziala lortu zuten. Partziala ikusita, bigarren zatian Eskudero eta Etxeberria aise ibili zirela pentsatu daiteke baina ez zen horrela izan. Enekok eta batez ere Julenek izugarrizko defentsa erakutsi zuten eta Eskudero eta Etxeberriari asko kostatu zitzaien tantoak egitea. Bertaratutako ikusleek gozatu egin zuten partidarekin eta amaieran txalo zaparada haundi batekin agurtu zituzten pilotariak.

ANTOLATZAILEAK, POZIK
Partidaren amaieran Fernando Narciso kiroletako zinegotziak eta Jose Mari Bitoria palako pilotariak eman zituzten sariak. Sari banaketaren eman zitzaion amaiera aurten berreskuratutako kontsejupeko txapelketari eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute. Igandero Ikusle kopuru handia biltzeaz gain, txapelketa hasi denetik, egunero jende piloa aritzen baita Kontsejupean pilotan jokatzen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!