Andoaingo Txirrindulari Eskola Gipuzkoako Itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 13:14

Andoaingo lehen taldea jubenil mailakoa da eta egun hauetan denboraldiko itzulirik garrantzitsuena lehiatzen aritu dira, Gipuzkoako Itzulia hain zuzen. Pilotarientzat Herri Artekoa edota futbolarientzat Hernaniren aurka lehiatzearen parekoa da. Andoaingoak tropel osoarekin batera egur batean ibili dira, lau egunez jarraian. Itzulia amaitu eta gero, merezitako atsedena hartzen ari dira. Kirol egutegiari erreparatuta, orain amaitu dena denboraldi hasieratik buruan zuten proba da. Tour modukoa, alegia, Andoaingo Eskolarentzat.

Tourraren pareko itzuli honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolak maila bikaina erakutsi du. Bakarka, Mikel Iturria bosgarren izan da. Jubenil mailako lehen urtea izanda, txapela kentzeko modukoa. Denboraldi hasieratik, gainera, lehen postuetan dabil. Imanol Ugaldek tarteko helmugak irabaztea helburu zuen, baita lortu ere. Eta taldeka, seigarren sailkatu dira. Lortutako postua bezain garrantzitsua izan da Andoni Salsamendik, Ruben Dario Holguinek, Iñaki Bengoetxeak, Xabier Perezek edota Aitor Ugaldek egin duten taldeko lana. Sekulakoa izan da eta horri esker podiumera igo dira Mikel eta Imanol.
“Taldeekideengatik ez balitz, azken etapan ez nioke eutsiko sailkapen nagusiko bosgarren postuari”, Mikel Iturriak taldeekiko esker oneko hitzak ditu. Izan ere, azkenera nekatuta iritsi ziren txirrindulariak. Egur handia hartutakoak ziren denak ere.  Atseden hartu zuten ekainaren 22an Itzulia amaitutakoan, “hamar orduz lo egin dut, nekeak jota geunden. Azkenerako gogorra egin zen. Indarrik gabe nengoen azken etapan. Pozik nago bosgarren postuarekin”. Emaitza honekin batera Iturriak berak Gipuzkoako Klasikan lortutako laugarren postua nabarmendu nahi du.
Imanol Ugaldek iaz parte hartu zuen Itzulian, eta bigarren urtea izanik ez du hain nekatuta amaitu. Helburuak beteta pozik dago, “lehen etapan atzean geratu nintzela ikusita, tarteko helmugak eskuratzen ahalegindu nintzen. Ondo atera da eta gustora nago. Taldekideek laguntza handia eman didate sprintak bideratzen”. Ugaldek Iruñeako Itzulia buruan du orain, iazko emaitza ona hobetu asmoz.

2. etapa: Andoain-Andoain
Kornika: Aitor Ugalde

Gaur Andoainen izan dugu lasterketa, itzuliaren bigarrena. Lasterketa hasi aurretik bi helburu genituen taldean: lehena Mikelekin sailkapen nagusian aurrerapauso bat ematea eta bigarrena, Imanol anaiarekin tarteko helmugen sailkapeneko lehen postua lortzea.
Lasterketan hasiera-hasieratik, oso azkar ibili gara, lehenengo orduko bataz-bestekoan 43 kilometro eginez. Ihesaldi saiakera asko izan dira. Aitorrek, Iñakik eta neronek ahal izan dugun bezala kontrolatu dugu tropela, bat eginda iraun zedin. Lehenengo tarteko helmugan Imanolek irabazi du esprinta Iñakik bideratu ostean.
Ondorengo kilometroetan, izugarrizko abiaduran ibili gara Oriora iritsi arte. Eroriko bat ere izan da eta tropela asko zatitu da. Orion maldan gora hasi bezain laster Caja Rural Navarra-ko mutilak jarri dira tiraka, nahiko erritmo gogorrean. Andazarrate bidean abiatu garenean, Iturriak, beste hainbat faboritorekin batera, erasoa jo eta ihes egin du, liderra atzean utziz.
Hor erabaki da lasterketa. Faborito gehienak aurrean, liderra atzean. Horrela Xoxokaraino, bertan Loic Chetout frantziarra nabarmendu da iheslarien artean, atzetik Martin Apalategi eta Beñat Txoperena dituelarik. Mikel Iturria ere ondo moldatu da Xoxokan gora. Atzeko taldean berriz ez da aparteko mugimendurik sortu, nekea nagusi zen. Beraz helmugan, Chetout-ek irabazi du Xoxokan lorturiko aldea baliatuz. Mikel Iturria, herriko lehena izan da.

 

Gipuzkoako itzulia
jubenilak. Ekainak 19-22

Atarikoa. Asteasu:
  1. Sergio Rodriguez     Beola Motor
  2. Iñigo Ojeda     Viña Ualba
  3. Loic Chetout     Pyrenees
  8. Mikel Iturria     Andoaingo
12. Iñaki Bengoetxea     Andoaingo
24. Imanol Ugalde     Andoaingo
49. Aitor Ugalde     Andoaingo
57. Ruben Dario Holguin     Andoaingo
88. Xabier Perez     Andoaingo
104. Andoni Salsamendi     Andoaingo
105. Asier Lakarra Mixto     Andoaingo

1. etapa. Olaberria:
  1. Martin Apalategi     Azetxe
  2. Odei Gil Migueliz     Diproca
  3. Unai Intriarte     Azetxe
  5. Mikel Iturria     Andoaingo
16. Imanol Ugalde     Andoaingo
26. Aitor Ugalde     Andoaingo
53. Ruben Dario Holguin     Andoaingo
62. Iñaki Bengoetxea     Andoaingo
68. Xabier Perez     Andoaingo

2.etapa. Andoain:
  1. Loic Chetout     Pyrenees
  2. Beñat Txoperena     Caja Rural
  3. Martin Apalategi     Azetxe
  6. Mikel Iturria     Andoaingo
12. Ruben Dario Holguin     Andoaingo
19. Iñaki Bengoetxea     Andoaingo
43. Aitor Ugalde     Andoaingo
45. Imanol Ugalde     Andoaingo
65. Xabier Perez     Andoaingo

3. etapa. Legorreta:
  1. Beñat Txoperena     Caja Rural
  2. Loic Chetout     Pyrenees
  3. Mikel Madinabeitia     Lan Mobel
  8. Mike Iturria     Andoaingo
30. Imanol Ugalde     Andoaingo
43. Ruben Dario Holguin     Andoaingo
47. Iñaki Bengoetxea     Andoaingo
63. Xabier Perez     Andoaingo

Sailkapen orokorra:
  1. Martin Apalategi     Azetxe
  2. Loic Chetout     Pyrenees
  3. Beñat Txoperena     Caja Rural
  5. Mikel Iturria     Andoaingo
24. Imanol Ugalde     Andoaingo
35. Ruben Dario Holguin     Andoaingo
37. Iñaki Bengoetxea     Andoaingo
50. Xabier Perez     Andoaingo

Tarteko helmugak:
  1. Imanol Ugalde     Andoaingo

Sailkapena, taldeka:
  1. Caja Rural Navarra
  2. Azetxe Inmobiliaria
  3. Pyrenees
  6. Andoaingo Txirrindulari Eskola

www.andoaingo.com
Andoaingo txirrindulari eskolaren webgunean denboraldiaren jarraipen zehatza egiten ari dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!