Ekitaldi sorta gay harrotasunaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 27a, 13:12

Gay harrotasunaren nazioarteko eguna ospatuko da munduko hainbat tokitan, igande honetan. Andoainen ere egun horren harira, ekitaldi sorta antolatu du Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen lansailak.

Zine emanaldia, erakusketa, hitzaldia... Bastero kulturgunean homosexualitatea hizpide izango da bi egunez. Ekitaldi guztiak, gainera, doakoak izango dira. Hona, egitaraua:
 
Ekainak 28, igandea.
19:00. Bastero. Zine emanaldia. “C.R.A.Z.Y.”

Ekainak 29, astelehena
10:00-12:30 / 18:00-20:30. Bastero. Erakusketa, egun horretan bakarrik zabalik izango da. “Gizonezko eta emakumezko homosexualak historian”.
18:30. Bastero. Hitzaldia. “Lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eskubide pertsonalak munduan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!