San Juan bezperan sua piztu, eta etxeko traste zaharrak bertan erreaz haren inguruan jai ederra egin ondoren, San Juan egunean bada oraindik gure herrietako baserrietan eta kaleetako alde zaharretako etxeetan bizirik dirauena: lizar adarra sarrerako atearen alde bietan jartzearena. Euskaldunon artean badira bedeinkazio beharrik ez daukaten zuhaitzak, berez bedeinkatuak direnak, horietako bat lizarra da. Lizarrak egundoko garrantzia dauka ekainaren 23tik 24rako gau magikoan. Batez ere adineko pertsona askorentzako, oraindik ezin hutseginezko betebeharra da San Joan goizean eguzkiaren lehen printzekin batera lizar adarren bat edo beste etxera ekartzea. Etxea urte osorako ekaitzetik babesteko asmoz jartzen diren lizar-adarrak bertan uzten dira ihartu arte, orduan kentzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!