Gaur iluntzean, suziriarekin eta sorginaren jaitsierarekin emango zaie hasiera Asteasuko Sanpedro jaiei. Dagoeneko, ordea, abian da haurren eguna. Goizean buruturiko krosaren ondoren, marrazki lehiaketan hartu dute parte. Puzgarrietan nahikoa jolastu eta gero, bazkaria izango dute plazan. Arratsaldean, antzerki emanaldiarekin eta meriendarekin emango diote amaiera egunari. Gauean, giro polita espero den herri afaria izango da plazan.Dantzaldia ere bai.