Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, sari banaketa larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 25a, 15:00

Datorren larunbatean, ekainaren 27an, eguerdiko hamabietan hasita, XXI: Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko Azken Erabakia emango da ezagutzera. Sari banaketan, epaimahaia osatu dutenekin batera Andoaingo alkate Estanis Amutxastegi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell izango dira. Honakoak izango dira aurten emango diren sariak:

  • XXI. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA: hau da sari nagusia, 9000 euroz, agiriaz eta Xabier Lasa eskultorearen sari-oroigarriaz hornitua.
  • Kazetarri Berria saria: 3000 euroz, agiriaz eta Xabier Lasa eskultorearen sari-oroigarriaz hornitua.
  • Epaimahaiaren Sari berezia: 4000 euroz eta agiriaz hornitua.
  • Ohorezko aipamena: Urrezko paparrikurraz eta agiriaz hornitua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!