Ziklomotorren derrigorrezko azterketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datozen ekainaren 24an eta 25ean IATeko unitate mugikor bat etorriko da Villabonara hiru urte baino gehiagoko ziklomotorren derrigorrezko azterketa egitera.
Interesatuek ordua eskatu beharko dute Villabonako Udaltzaingora deituz goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean (943 69 39 80).
Azterketara ziklomotorra eta haren dokumentazio originala eraman beharko dira, eta 24 €uroko tasa ordaindu beharko da bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!