Asisko Urmenetaren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 22a, 14:26

Ekainaren 24an, Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek Asisko Urmenetaren "Cómo aprender euskera en 40 años y un día... fácilmente"  umorezko hitzaldia antolatu dute Mintzalaguna egitasmoaren eta euskalduntze-alfabetatze ikastaroaren ikasturte amaiera dela eta. Hitzaldia Mintzola etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan:

Euskara zerbitzuko arduradunek, hitzaldiaren izenburua gorabehera, euskaraz izango dela azaldu dute. Edozeinentzat irekia izango da, sarrera doakoa.

"Asisko Urmeneta Iruñean jaio zen 1965 urtean, egun Zuberoan bizi bada ere. Marrazkilari eta komikigilea da, baina komunikazioarekin zerikusia duen guztia maite duela esatea gustatzen zaio. Zazpiak Batman kolektiboko kide gisa, oso lan ikusgarri eta interesagarriak argitaratu ditu euskarazko esamolde eta lokuzio tradiziokoak eta asmatuak zabaltzeko". Villabonan eskainiko duen hitzaldian garrantzia handia izango dute marrazkiek, errotuladoarea izango baitulagun hizketan ari den bitartean. Ondo pasa eta barre egiteko aukera polita!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!