Villabonako Santio txapelketa aste honetan hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 22a, 11:35

Villabonako Santio txapelketa, binaka eta afizionatu mailan jokatzen dena, aste honetan hasiko da. Zortzi bikotek parte hartuko dute eta lehen kanporaketa, final laurdenetakoa hilaren 23an 19:30tan Villabonako Bear-Zana pilotaleku berrian jokatuko da. Lehen partida Lizaso-Loiolak Mitxelena nafarraren eta Sagaseta añorgarraren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan berriz, Santxe-Okiñena Oberena (Iruñea) bikoteak Gereta-Iruarrizaga izango dituzte aurkari.
 
Final laurdenen bigarren saioa ekainaren 30ean izango da. Bertan Ander Aranburuk Igor Baez donostiarra izango du lagun eta Epelde azkoitiarraren eta Galarraga Oriokoaren aurka arituko dira. Bigarren partidan ordea,  Goikoetxea-Esnaola beasaindarrek Santxo-Txapartegi Usurbilgo taldeko bikotearen aurka jokatuko dute.
 
Antolatzaileek "final-erdietako partidak uztailaren 21ean jokatuko dira eta finala berriz, Villabonako festen baitan uztailaren 29an, asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan hasita", jakinarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!