Iñaki Lizaso eta Ander Aranburuko Behar-Zanako pilotariak Usurbilgoan binaka eta Gipuzkoako Udaberri Sarian 4 1/2ko finaletan arituko dira. Iñaki Lizasok Usurbilgo txapelketako lehen hiru partidak taldeko Antton Pebetekin jokatu zituen baina Ropon-Legarretaren aurkako partidan eskua mindu eta bere ordez finalerdietan Eneko Loiola elgoibartarra aritu da. Finalerdian Ladis Galarza eta Lansalot bikote nafarrari 22-15 irabazi ostean uztailaren 2an, Santa Isabel egunean jokatuko dute finala Usubilgo pilotalekuan 17:30etatik aurrera. Ander Aranburu, berriz, Gipuzkoako Udaberri txapelketa, 4 1/2 barruan jokatzen denaren finalerako sailkatu da. Ligaxkako lau partida eta gero beste hiru kanporaketa gainditu ostean. Finalerdietako partidan Iribar zumaiarraren aurka partida oso ona jokatu eta gero, datorren asteburuan jokatuko den finalerako sailkatu da. Finalaren tokia eta ordua zehazteko daude oraindik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!