Urnietako Eteneta elkarte gastronomiko-kulturalak Udalaren laguntzaz antolatuta pasa zen igandean mendi ibilaldia egin zen Besabitik Aranora. Ibilaldi hau goizeko bederatzietan abiatu zen Besabitik eta ia ordubietan iritsi zen Aranora. 37 heldu eta ume izan ziren txangoa egitera animatu zirenak. Goizetik behe-lainoa nagusi izan bazuten ere, berehala garbitu eta giro ezin hobearekin aurtengo ibilaldia egin ahal izan zuten. Aranon bazkaldu ondoren, autobusez itzuli ziren herrira. Aurtengoa nola joan den ikusita , datorren urtean jarraipena emateko asmoa dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!