Kontzejupeko finala igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 20a, 13:26

J.Eskudero-Unai Etxeberria     22
Jon Otaegi - Jon Beloki     13  
Hasiera batean faborito, Otaegi eta Beloki ziren arren, Jon  Eskuderoren joko erakustaldiak eta Unai Etxeberriaren segurtasunak  garaipena eman zien. Otaegi eta Beloki ondo aritu ziren arren, amore  eman behar izan zuten Eskudero eta Etxeberriaren sendotasunaren  aurrean. Jon Eskudero artista da frontoiaren barruan eta frontoitik  kanpo ere eta finalerdietan, pilotan oso ondo jokatzeaz gain, zaleak  eta aurkariak zirikatu zituen. Finalerako ere izango du zer edo zer gordeta eta Jonen ikuskizuna ziurtatua dago.

Julen Loidi–Eneko Aizpurua 22
A.Alvarez–Jon Gaztañaga     16  
Julenek eta Enekok huts egite bat bera ere egin ez zuten bitartean  Andoni eta Jon urduri eta arinkeriaz jokatu ziren, batez ere Andoni eta ez zuten asmatu orain arteko jokoa egiten. Julenek erakustaldi ederra eskaini zuen, batez ere ezker eskuarekin eta Enekok ez zuen pilota bat bera ere galdu. Ondorioz, finalerako lan ederra eginda sailkatu dira.

KONTZEJUPEKO FINALA
Ekainak 21, igandea.
11:00. Haurren partidak.
12:00. Finala.
Eskuderoren ikusgarritasuna, probokazioa eta Unaien sendotasuna, Julenen dizdira eta Enekoren segurtasunaren aurka. Ikusgarria izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!