Kutsaduraren neurgailua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 20a, 13:23

Apaizgai zirenean elkarrekin seminarioan ikasketak egindako talde bat urtero biltzen da Urnietan. Orain, batzuk apaiz moduan hainbat parrokietan lanean dihardute, beste batzuk misioetan ibilitakoak dira edo gotzaitegian ari dira lanean. Tartean badira sotana betirako zintzilikatu eta ezkonduta bizi direnak ere. Aurtengoan, ekainaren 11n bildu ziren San Juan plazan. Lehenik, ohiturari eutsiz meza izan zuten Santa Leokadia ermitan, Ergoien jatetxean egindako bazkaria gero eta ondorengo txolartearekin hurrengo urtera arte elkar agurtu zuten. Honakoak izan ziren aurtengo zitan: Bergarako Genaro Lekuona, Jose Manuel Iturralde eta Felix Garitano; Zumaiako Carlos Ostolaza eta Carlos Aizpurua; Donostiako Agustin Artetxe; Villabonako Juan Isasi; Lazkaoko Demetrio Esnaola; Albizturko Eustasio Etxezarreta; Abarzuzako Javier Martinez; Igeldoko Valentin Arrillaga; Lasarteko Jose Manuel Arozena; Andoaingo Miguel Maria Urrutia; Azpeitiako Pako Epelde; Astigarragako Antonio Olano;  Segurako Iñaki Aranzadi (urnietartua) eta Urnietako Asensio Iguaran.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!