Helduen kultur astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 20a, 13:23

Urnietako Denda Berri jubilatuen elkarteak 2001. urtetik ekainean Kultur astea burutzen du.  Aurtengoa asteazkeneko ibilaldiarekin hasi zen. Ostegunean mediku baten hitzaldia izan zuten, gaur ostirala, Donostiako Aquarium-ea joatekoak dira. Larunbatean, zahar-etxean guztien artean tortillak prestatu eta jango dituzte. Igandearekin, bazkaria, maiatzeko txapelketetako sari banaketa eta dantzaldia izango dute. Astelehenean psikologo baten hitzaldia, eta asteartean, asteari amaiera emateko, txokolate-jana izango dute eta ondoren alboko Plazido Muxika plazara aterako dira San Juan bezperako suaren inguruko ekitaldietan parte hartzera.
Maritxu Rekondo elkarteko lehendakariaren hitzetan, adinduei zuzenduriko kultur astea oso errotua dago eta parte hartze handia izaten ari dira ekitaldi guztietan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!