Musika eta dantza giroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 20a, 13:22

Euria egin edo ateri eutsiko dion, garai honetan urteroko zalantza izaten da. Baina askotan eguna iritsi arte ezin jakin. Datorren asteartean, ospatuko da San Juan bezperako gaua, Sanmielekin batera herrian ospatzen den ekitaldi jendetsuenetarikoa. Urtero bezala, ekainaren 23a ailegatuta berpiztuko da sua, aurten ere Plazido Muxika plazan. Su garren inguruan, musika eta dantzan oinarritu eta izaera parte hartzailea izango duen ekitaldia prestatu dute Txanbolin txistu bandakoek.

IKASLEAK, DANTZARIEN GIDARI
San Juan suari lotutako abestiarekin hasiko dute ekitaldia. Abestia buruz ez dakienak, arazorik ez du izango, kantuaren letren orria banatuko baita bertaratzen diren herritarren artean. Eta dantzarako tartea ere izango da. Egape ikastolako eta Presentacion de Maria ikastetxeko ikasle talde batek sorgin dantza eskainiko dute. Egape ikastolako hiru ikasleek beste zenbait koreografia ere dantzatutako dituzte. Koreografia errazak, asmoa edo helburua, haiek gidatuta Plazido Muxika plazara hurbiltzen diren herritarrak dantzan jartzea baita. Kalejirak ere ez dira faltako. Beraz, ezta giro ona ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!