Uztailak 3, ostirala
19:00 Kandido eta bere txikitxuei ongietorria. Goikoplazatik jaitsiko dira kalejiran, ikurriñak elkartean ipini eta zapi berde beltza kalean jarriz jaiei hasiera emango zaie.
Ondoren: Sardin jatea trikipoteoarekin.
20:00 Piano eta biolin kontzertua Esti eta Mikelen eskutik eta Ertizka otxotea, Berrozpeko kaperan.
22:30 Kaletxikiko XV mus txapelketa azkarra, Buruntza tabernan.
23:00 II.Kaletxiki Rock Festival: Ruso Blanco, Xilum eta Makulu-Ken taldeen eskutik.
01:00 Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean.
Uztailak 4, larunbata
10:00 Kaletxikiko IV eskupilota topaketa Goikoplazan. Topaketa amaitzeko denok txokotara!!! Haur, gazte eta helduak.
10:00 VII. Karmelo Lasarte plater tiraketa Buruntzako harrobian. 10:00etan entrenamendua 16:00etan txapelketa,
12:00 Kaletxikiko XVI. Sagardo txapelketa.16 sagardoegileen partaidetzarekin. Haur parkea (quads, zezen mekanikoa, puzgarriak). Euskal kantu kalejira Goikoplazatik hasita.
17:00 Haur parkea (quads, zezen mekanikoa, puzgarriak).
17:30 Toka txapelketa herrikoia.(Ez dira federatuak onartuko).
20:15 Ontza elkartean afaria.
22:15 Kaletxikiko XXIV. danborrada nagusia. (Entsaioak ekainaren 30ean eta uztailaren 2an izango dira).
23:00-03:00 Dantzaldia Alaiki taldearekin.
01:00 Oilasko hotza txanpainaiekin Ontza elkartean.
2:00, 5:00arte: Nemux-gang dj’s izango dira Ontzan diskofestarekin.
Uztailak 5, igandea
09:00 Diana.
10:30 Kaletxikiko I. Mendi Krossa. Migel Mari Pagola “Mikel”en Oroimenez. 18 urte gorakoentzat. Inskripzioa 6 euro. 10:00tan oinez egiteko aukera izango da. Informazio gehiago www.herrikrossa.com.
12:00 Meza Berrozpeko kaperan auzoko hildako eta bazkideen alde.
12:45 Urki dantza taldearen emanaldia. Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan Gora Kaletxiki!!! Txarangaren animazioarekin.
14:00 XIV. Kaletxikitarren bazkari herrikoia. Gora Kaletxiki!!! txarangaren animazioarekin.
18:00 Perurena aita-semearen erakustaldia.
Ondoren 23:00k arte dantzaldia Egan taldearekin.
Dantzaldian zehar Kandido eta txikitxuek zapi berde beltza gordeko dute eta azkeneko suziriarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.