Mikel Laboari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 16a, 18:22

Loatzo musika eskolak, ekainaren 26an, omenaldia eskainiko dio Mikel Laboa abeslari zenari. Adunako pilotalekuan izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera. Loatzo musika eskolako zuzendari Miren Mujikak adierazi duenez,  "musika eskolak euskal kantagintzaren transmisore izatearen garrantzia azpimarratzeaz gain, gure eskolan euskal kantugintza bultzatzea helburu nagusitzat dugunez, gure ikasleek ( haur, gazte eta helduek), Mikel Laboaren kantuek gure herrian izan duen eta izan behar duen garrantziaz jabetzea izan dugu helburu. Bide batez, gaur egun hain galduak dauden kantaldi xume bat berreskuratu nahiko genuke".
Ikasle, irakasle, ikasle ohi, eskualdeko kantujirako kideak, eta kantari sorpresaren bat ere izango da omenaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!