Mendizaletasunari buruzko bilduma

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 15a, 16:12

Amasar eta villabonatarren mendizaletasunaren inguruan argazki eta datu bilduma egiteko asmoa du Aizkardi mendi taldeak. 1952-2009 urte arteko bilduma osatzeko, jarduera ezberdinen berri jaso nahi dute:  Ibilaldiak, ezagututako tontorrak, eskalada, eskia, espeleologia… Herritarren argazkiak, diapositibak, informazioa edo bitxikeriak jasotzeko deia egin dute uztailaren 16ra arte. Bide ezberdinak jarri dituzte aukeran:
1.- Eskutitza bidaliz : Aizkardi M.E. 75 postakutxa, 20150 AMASA-VIILLABONA.
2.- Ostegun iluntzetan Larrea 18ko elkartera joanez.
3.- 620554937 telefono zenbakira deituz (Jabier-Arantxa). Noiz eta non jaso adosteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!