Jokin Lizeaga urnietarra 3. Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 14a, 20:56

Atzo larunbata jokatu zen Alfondeguillan (Castellon) "Volta al Terme de Fondegilla" mendi lasterketaren XXVIII. edizioa, eta aldi berean Espainiako mendi lasterketen txapelketa dena. 34,5 kilometroko lasterketan 2.470 metroko desnibela gainditu beharra izan zuten. Naiz eta irteera goizeko seietan izan beroa izan zen protagonista nagusia. Jokin Lizeaga urnietarrak Euskal selekzioarekin parte hartu zuen eta ia lasterketa guztian garailearekin ibili bazen ere azkenean hirugarren bukatu zuen. Sailkapena: 1. Raul Garcia: 3:24:27; 2. Fernando Etxegarai: 3:26:14; 3. Jokin Lizeaga: 3:27:32. Emakumeetan Ohiane Kortazarek irabazi zuen eta taldeka Euskal selekzioak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!