Urnieta Lasarte, Zubieta eta Usurbildik gertuago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 12a, 10:29

Urnieta-Usurbil autobus linea maiatzaren 15ean jarri zen martxan. Urtebetez froga moduan izango den zerbitzu berri hau lanegunetan (astelehenetik ostiralera) soilik izango da urnietarrentzako. Linea honekin batera jarri zen martxan Astigarraga eta Usurbil lotzen dituen linea berria. Foru Aldunditik aurreikusten dute Donostiako bigarren ingurubideko lanak bukatzean bi linea hauekin bakarra egitea. Era berean, urte beteko epea izango da bi linea hauen harrera ikusteko.


Eta oraindik ez dira asko zerbitzu berri hau erabiltzen duten urnietarrak, Hassan Syed Azeemi autobus gidariak Aiurriri adierazi dionez, egunean bi edo hiru izango dira.

BIDAIARIEN ESKU NON GERATU
Urnieta eta Lasarte artean, eta Zubietan ere, autobusa bezeroak eskatutako tokian gelditzen da. Beraz edozein baserri edo bidegurutzetan hartu liteke autobus hau.

LURRALDEBUS TXARTELA
Linea berri honetan ere Lurraldebus txartela erabili daiteke, eta horrek suposatzen duen deskontuez baliatu.

EZINDUENTZAT ERE PRESTATUA
Linea berri honetako autobusa ezinduentzako prestatua dago, beraz gurpildun aulkian bidaiatzeko ez dago arazorik

IBILBIDEA
Joateko ibilbidea
Ibilbidea: Urnieta osasun zentroko biribilgunea, Urnieta liburu denda (geltokia), Kioskoa (geltokia), Zabaleta auzoa, Oztaran auzoa, Goikokale (Geltokia) Lasarte Kale Nagusia, Torre etxeko biribilgunea (geltokia) Hipodromoko bidegurutzea (geltokia), Zubieta (geltokia) Santuenea (geltokia) Atallu industrialdea, Usurbil Kale Nagusia (geltokia).

Etortzeko ibilbidea
Joanekoaren alderantzizkoa, bide berdinetik.
INFORMAZIOA
Informazio gehiago izateko, Lurraldebus-eko web orrialdean (www.lurraldebus.net)
edo TSSTko web orrialdean (www.tsst.info) edo 943 361 741 telefonora deituz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!