Lehiaketak eta deialdiak, Adunako Udaletik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 20:56

Adunako Udalak hainbat lehiaketa anolatu du Aste berdearen baitan. Era berean deialdiak ere luzatu ditu:

Bilera:
2008-2009 ikasturtean haurrei zuzenduriko ikastaroen inguruan bilera egingo da liburutegian. Ekainak 16, larunbata. 17:30etan.

Ipuin kontalaria:

Ines Bengoa ipuin-kontalariak istorio eta ipuinak kontatuko ditu liburutegian. Ekainak 23, asteartea. 17:30etan.

Lehiaketak:

Aste berdearen baitan kontsumo arduratsuaren inguruan hainbat lehiaketa antolatu da Adunan.
-12 urtera bitarteko gazteei zuzenduta marrazki lehiaketa.
-Kontakizun motzei buruzko lehiaketa. A) 12-16 urteko gazteei zuzenduta. B) 16 urtetik gorakoei zuzenduta.
Adunar orok har dezake parte lehiaketan. Lanak Adunako Udalean aurkeztu behar dira. Azken eguna: Ekainak 16.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!