Kantuan, bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 15:11

Txapeldunorde, bigarren postuan sailkatuta amaitu du Egape ikastolak Euskal Herriko kantu txapelketan, pasa den asteburuan Barakaldon ospatu zen final saioan. Zehazkiago esanda, laugarren mailako zortziko ikasle talde batek. Zazpi herrialdeetako hamasei urte arteko gaztetxoak kantuan lehian aritu ziren. Guztira 28 abesti eskaini zituzten, maila altua nagusitu eta aspertzeko aitzakiarik egon ez zen emanaldian. Parte hartzaileen artean zegoen, Egapeko laugarren mailako zortziko ikasle talde bat, Gipuzkoako txapelketan finalerako sailkatu ostean.

EMISIOA ETB3-N
Lehiaketako finala, banaka, binaka eta taldekako modalitateetan onenak zeintzuk ziren erabaki zen. Aipatu bezala, taldekakoan Egape ikastolako zortzikotea bigarren postuan sailkatu da. Barakaldon jazotakoa larunbat honetan ikusi ahal izango da ETB 3 telebista katean, 23:00etik aurrera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!