Urnietako tenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 15:01

Ekainaren 10ean ireki zen kiroldegian Urnietako Tenis txapelketa irekian parte hartzeko izen emateko epea. Hilaren 20an itxiko da epea, baina kontuan izan behar da izen ematen duten lehenengo 12ak bakarrik parte hartu ahal izango dutela. Izen ematerakoan Urnietako kiroldegiko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro. Txapelketa ekainaren 29 hasiko da denak denen kontra  jokatuz, eta ondoren zortzi onenek partidu bakarreko kanporaketak jokatuko dituzte. Finala irailaren 25ean jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!