Urnietako kiroldegia, udaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 14:56

UDAKO DENBORALDI HASIERA, URNIETAKO INSTALAZIOETAN
Estali gabeko igerilekua larunbat honetan, ekainak 13 zabaltzearekin batera hasiko da Kirol Instalazioetako udako denboraldia. Bestalde, zabalik jarraitzen dute udako ikastaroetan izen emateko epeak. Aurtengo eskaintza honakoa da: tenisa, igeriketa, surfa eta patinajea. Informazio gehiago: 943 008 328.

KIROL UDALEKUETAN,
PLAZA BATZUK LIBRE
8-12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta, lehen aldiz kirol udalekuak antolatu dituzte Urnietan. Dagoeneko 82 gazteek izena eman dute, baina oraindik plaza batzuk libre daude. Honako txandak aukeran: uztailak 6-17, uztailak 20-30 eta abuztuak 3-14. Informazio gehiago, 9:00-13:00 artean Kiroldegian.  

Kirolari ateak zabalik
Urnietak ere bat egiten du ekimen honekin eta datorren igandean, ekainak 14, igerilekua eta solariuma dohainik erabili ahal izango dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
“Kirolari ateak zabalik” jardunaldia izeneko ekimenarekin bat egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak 2005. urtean. Egun horren helburuak dira, batetik, eskura dituzten kirol baliabideen berri ematea herritarrei eta kirol instalazioetako kirol eskaintza kalera ateratzea, eta, bestetik, kirola egitea gizarte sektore guztietan sustatzea eta kirolaren bidez erkidegoen eta kulturen arteko harremanak sendotzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!