Euskalduna, batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 14:52

EUSKALDUNA TALDEAREN
BATZAR NAGUSIA BURUTU DA
Pasa den asteburuan Euskalduna futbol taldeko eragileek Urigainen batzarra egin zuten.
Gai nagusia kirol denboraldiaren balorazioa egitea izan zen. Lorpenei dagokionez, 3.mailako areto futbol taldeak 2.mailan jokatzeko txartela eskuratu du. Aldiz, Euskal Ligako taldeak arriskuan du beste urtebetez maila horretan jokatzeko aukera. Liga ezberdinetan ematekoa den berregituraketaren arabera gerta liteke mailari eustea.
Denboraldi berriari begira, maila ezberdinetan taldeak txapelketa ezberdinetan egonkortu nahi dituzte. Horien artean, lehen taldea Preferente mailan. Erregional mailako bigarren taldea osatzeko helburua dute, Preferentekoaren harrobi lanak egingo dituena.
Nesken mailan, Federazioa kadete-jubenil mailako kategoria sortzekotan da. Hori gauzatuko balitz, egungo F8 kadete neskak taldea F11 neskak taldea bilakatuko da.

DIRU KONTUAK
2008-2009 denboraldiari dagokionez, 81.000 euroko aurrekontua izan du taldeak. Ekainaren lehenean 12.000 euroko dirupoltsa dago.
2009-2010 denboraldiari begira, 106.700 euroko aurrekontua aurreikusten da. Igoera polita antzematen da aurreko denboraldiarekin alderatuta. Aurtengoan Euskaldunakoak Aldundia-Real Sociedad hitzarmenetik 12.000 euroko partida jasoko dutelakoan daude. Bestalde, Federaziotik ere iaz baino 2.000 euro gehiago eskuratuko omen dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!