Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 11a, 14:52

URNIETA 9-18 IGELDO
AHETZE ETXEBERRIA-ARITZ LIZASO. KADETEAK. USURBILGO TXAPELKETA.
Faborito gisa kantxaratu ziren Lizaso eta Etxeberria. Lehendik jokatutako norgehiagokan tarte handiz (22-8) irabazi zieten Igeldokoei. Kasu honetan ordea, partida ez zuten aurreikusi bezala jokatu eta aurkariak nagusitu ziren final handian. Nekea izan liteke gertatutakoa azalduko lukeen arrazoi nagusia, asteburuan bizpahiru partida jokatu baitzituzten biek. Pena, finalera norgehiagoka guztiak irabazita ailegatu baitira. Txapeldunorde amaitu dute ordea.

ARANTXA GOENAGA-ZUAZU     30
TIJERO-MORON     23
GOMAZKO PALETA SENIORRAK. TRINKETA. 15-21 galtzen joan arren, markagailua zeharo irauli ahal izan zuten Goenagak eta Zuazuk. Finalerdietarako txartela eskuratu dute.

URNIETA1 17-22 ZARAUTZ
UNAI AROZENA. KADETEAK. Partida orekatua izan zen. Arozenak sei puntuko aldea jartzea ere lortu zuen, baina azkenean zarauztarra nagusitu zen.

URNIETA2 22-12 ANTIGUAKO
AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Kalitateko tantoak nagusi eta norgehiagoka hasieratik amaierara nagusi. Etxeberriak jokatutako partidaren nondik norakoak modu horretan laburbildu litezke. Final laurdenetan izango da.

URNIETA2 13-22 ZARAUTZ
AITOR PAGOLA. KADETEAK. Aurreko jardunaldiekin alderatuta, hobeto jokatu zuen Pagolak. Halere, bere eskuin eskuaren egoera kaxkarra tarteko, ezin izan zion aurkariari aurre egin.

URNIETA4 9-22 GURE TXERU
ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Urduritasunez jokatu zuen Urnietakoak. Seriotasunez aritu zen getariarraren parean ezer egiterik ez.  

URNIETA5 17-22 ALDE ZAHARRA
UNAI GARIN. KADETEAK. Eskualdeko Txapelketako faborito gisa aurkeztu zen. Urduri eta desegoki jokatu zuen

ARRASATEKO 22-18 URNIETA6
ARITZ LIZASO. KADETEAK. Partida kaxkarra Aritzena. Ez zuen une bakar batean ere pilotaz gozatu ahal izan.

GAZTELEKU 11-22 URNIETA7
JULEN LOITEGI. KADETEAK. Sasoiko dago eta nabari da. Alde oso nabariarekin nagusitu zen Andoaingo Eskudero faboritoaren aurka jokatu zuen norgehiagokan. Final laurdenetan parte hartu ahal izango du.  
 
MIREN GOIKOETXEA
Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen lehenik. Eta orain, Gipuzkoa ordezkatuz Euskadiko Jokoetan ere lehen postuan geratu da. Urnietarrak, Semper hernaniarrarekin batera, palan parekorik ez dutela erakutsi dute. Bizkaitarrei 25-20 irabazi zieten, eta arabarrei 25-08. Hernaniko eskolako kideak dira biak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!