Bertsolantegia Mintzola etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 10a, 18:07

Bertsozale Elkarteak Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako ikastaroa da Bertsolantegia. Hirugarren edizioa da aurtengoa eta lehenengo aldiz Bertsozale Elkarteak Villabonan duen egoitzan burutuko da uztailaren batetik hirura.
Bertsolaritza eta bertsogintzaren inguruan dauden kezka, gogo eta nahiei erantzuteko asmoz, hiru gai multzo edo ikuspegi landuko dira: bertsolaritza eta musika, bertsolaritza eta kazetaritza eta nortasuna bertsotan edo bertsolariengan:

Belaunaldien arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du ikastaro honek. Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsolaritza eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.

Egitaraua:

Uztailak 1, asteazkena. Bertso, Rap&Rock-and-roll.

Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua. Arratsaldean rap tailerra. Ilunabarrean bertso-saioa.

Uztailak 2, osteguna. Kazetaritza eta bertsolaritza: hitzez hitz.

Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua. Arratsaldean kazetaritza tailerra. Ilunabarrean bertso-saioa.

Uztailak 3, ostirala. Nortasuna bertsotan eta bertsolariengan.

Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua. Eguerdian bertso-bazkaria.

Matrikulazioa eta izen-ematea: http://ikastaroak.ueu.org/eibarko-ikastaroak/ikastaro/49.html

Prezioa:

Orokorra: 117 euro // Ikaslea: 99 euro // UEUko kidea edota EHBEko bazkidea: 59 euro.

Epea: Ekainaren 19a arte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!