Egun horretan hiritar guztiak batu nahi dituen kirol-jolas jardunaldia gauzatuko da: familiek, pertsona nagusiek edota eskola-adineko gazteek hartuko dute parte. Eguneko helburuen artean, kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzea dira. Jarduera Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da.
Partehartzea sustatzeko asmoz zozketa ere egingo da:
-Haur eta nerabeei zuzenduta: Lagunartean egiteko kirol ekintza bat, piraguismoa edo antzekoa.
-Gazte eta helduentzat: Kirol materiala.
Zozketa hurrengo astean egingo da. Ekintza bakoitzeko parte-hartzaileen zerrendan izena eman behar da, zenbakia lortzeko. Bost ekintzatan parte hartzen duenak, bost zenbaki lortuko ditu.