Oinkari dantza taldearen II. Dantza astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 10a, 17:06

Atzo, ekainak 9, Oinkari dantza taldeak antolatutako II. Dantza asteari hasiera eman zitzaion, Ramon Garciak eskaini zuen “Buruko paineluak jartzeko moduak” ikastaroarekin. Era berean, atzo zabaldu zen ekainaren 13ra arte ikusgai izango den XVI. mendeko jantzien erakusketa. Goizez 11:00tatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, Gureako erakusgelan. Sarrera doan. Datozen egunetan ekintza gehiago izango da:

Ekainak 11, osteguna
-Zergatik egiten duzu dantza tradizionala? hitzaldia, Oier Araolaza-ren eskutik. Gurea antzokian, 20:00etan. Doan
Ekainak 12, ostirala
-Ibarrako Alurr dantza taldearen Sua ikuskizuna. Gurea antzokian, 22:30etan.
Ekainak 13, larunbata
-Korrontzi folk taldearen musika emanaldia. Gonbidatu berezia: Oinkari dantza taldea. Olaederra kiroldegian, 22:30etan.

Oharra: Alurr eta Korrontzi taldeen emanaldietarako sarrerak eskuratzeko aukera ezberdinak daude:
-Alurr+Korrontzi bonoa: 10 € (Ekainaren 9 arte herriko okindegietan).
-Alurr soilik: 6 € (Ekainaren 10,11 eta 12an herriko okindegietan).
-Korrontzi soilik: 6 € (Ekainaren 10,11, 12 eta 13an herriko okindegietan).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!