Anboto inguruetan antolatu dute ibilbidea, horrela Urkiolako Natur Parkearen barrenak ezagutzeko ere aukera eskaintzeko.
Bi ibilbide antolatu dira, horrela familiako guztientzat irteera aproposa izateko.
Ibilibide txikia 3 ordu eta erdikoa da, eta Ibilbide handia 5 ordukoa.
Lehen 2 ordu eta erditan, bi ibilbidetakoak batera doaz, eta gero txikikoak beherantz hartzen duten momentuan, luzekoak buelta zabalagoa egin beharko dute.
Ibilbide Motza:
Krutzetako Mendatea- Orixol- Zabalaundi (Anboton azpian)-Andasto-Arrazola
Ibilbide Luzea:
Krutzetako Mendatea- Orixol- Zabalaundi (Anboton azpian) - Tellamendi - Lurgorri - Larrabil - Besaide - Arrazola
Irteera egun osokoa izango da, eta ekainak 14an egingo da. Autobusa Asteasuko plazatik abiatuko da goizeko 8:00etan
Autobusaren kostua:
12 urtetik berakoak ==> 5€
12 urtetik gorakoak ==> 10€
Izena emateko lekua: Kiroldegia
Izena emateko azken eguna: Ekainak 11.