Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo AEKko ikasleak Zizurkil goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 9a, 12:04

Azkenaldi honetan, Tolosaldeko AEKko ikasleak hainbat ekintza ari dira burutzen. Eguraldi ona arprobetxatuta eta ikasleen artean euskara erabiltzeko helburuarekin, ekainaren 4an, Villabona eta Zizurkilgo taldeek irteera bat egin zuten. Goizeko 10etan Zizurkil Beheko plazan elkartu, eta oinez Zizurkil gora igo ziren.

 Bertan Baserriko Argia eskultura ikusi zuten.  Burdinezko eskultura hau Juan Gorritik egin zuen emakume baserritarraren omenez. Bueltatxo bat egin eta argazki batzuk atera ostean berriro oinez jaitsi ziren.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!