Egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urtero bezala, martxan da Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Bete beharreko baldintzen artean, Villabonako edonork har dezake parte. Santio jaiak gaia izango duen lehiaketan pintura, argazkia edo collage-a aurkez daitezke, 18x24zm-ko neurrian eta agertu beharreko testua “Villabona –Santio jaiak- Uztaila 2009” izango da. Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute eta irabazleari300 euroko saria emango zaio. Lanak aurkezteko azken eguna: Ekainak19, Udal bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!