Aizkardirekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 8a, 13:50

Ekainaren 14an, mendi ibilaldia antolatu du Aizkardi mendi taldeak Zurizatik Siresara
Zurizatik abiatuta (1200m), Tatxeras lepotik (1912m) Atxar de Alano (2099m) mendira igoko dira lehenik. Handik Peñaforcara (2391m) eta Lenito mendira (2339m). Ibilaldia Siresa (892m) herrian amaituko da.
23 kilometroko bidea egiteko, zazpi ordu beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da edota, astelehenetik ostegunera, Aizkardi mendi elkartearen egoitzara jo behar da iluntzetan. Izena emateko azken eguna: ekainak 11.
Irteera ordua: 06:00etan, Olaederra kiroldegiaren ataritik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!