Andoaingo Areto futbol txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 6a, 11:37

Keler nagusitu zen finalean, jendez gainezka zegoen Allurralde kiroldegian. Antolatzaileek giro ona nabarmendu dute. Hona, antolatzaileek bidalitako kronikak eta azken sailkapena:

CERAMICAS JAVIER    2
KELER    4
FINALA. Lehenengo zatian 2-0 Ceramicas Javier irabazten hasi zen, Astiazaran eta Ruizen golekin. Bigarren zatian Keler taldeak buelta eman zion markagailuari Pontesta (2), Irazu (1) eta Jaca (1) jokalarien golekin.

KATTENAZIO     2
MENDIKUTE HARATEGIA    2
3-4.postuak. Oso partida orekatua izan zen, azken emaitzak erakusten duenez. Kattenazio taldetik Irazusta eta Azpiroz izan ziren golegile, Mendikute Harategitik  berriz, Jauregi eta  Larrazkin. Penaltietara Mendikute Harategiak irabazi zuen.
 
Eskerrona
Antolatzaileek azken urte hauetan parte hartu duten jokalari zerrenda nabarmendu dute. Denek ere ibilbide polita egin dute txapelketan: Aritz Irusta (Mendikute), Manolo Sánchez (Galparsoro), Oscar Lasa (Peluqueria Isaran), Oscar Aparicio (Ceramicas Javier), Iñaki Jauregi (Xixkuin), Urko Otaño (Kattenazio), Maikel Fernández (Ongi Etorri), Benito Mediero (Priapismo), Sergio Garcia (Pinturas Ferro), Jose Antonio Corbacho (Iru-Bide), Andres Aristi (Mapfre), Santiago Santos (Airuga), Aritz Aizpurua (Ekhia).

Azken sailkapena
Finalak jokatu eta gero, honela geratu dira 2008-09  txapelketaren ohorezko postuak:
1.Keler
2.Ceramicas Javier
3.Mendikute Harategia
4.Kattenazio

JOKALARIEN BALORAZIOA
Gaizka Irazu Kelerreko aurrelariak arratsaldean partida jokatu zuen Euskaldunarekin eta amailetatik jarraitu zuen finala. “Ikusgarria izan zen kiroldegiko giroa, animoak, txaloak, txaranga... Poza bikoitza izan da guretzat, markagailuan atzetik joan ginela kontuan izanda. Ceramicas Javierreko jokalariekin oso ondo eramaten gara kantxatik kanpo, baina barruan gogor lehiatu ziren denek ere. Gu baino eskarmentatuagoak diren arren, uste dut arlo fisikoan gehiago garelako irabazi genuela. Orohar, asko baloratzen dut gure taldea izatea erregularrena, kalitatezko futbola ikusi baita talde askoren aldetik”.
Igor Astiazaran Ceramicaseko aurrelariak, logika bete zela uste du. “Keler txapelketako talderik hoberena izan da; federatuez josita dago eta landutako jokaldiak eta guzti dauzka! Gurea futbolarekin zoratutako kuadrila bat besterik ez da, zorta lagun finalera iritsi garenak. Bi goli esker aurreratu ginen hasieran, baina aukerarik txikiena emanda gola sartzen dizun horietakoa da Keler, eta halaxe gertatu zen”. Txapelketa oso polita izaten dela dio, “Koadrilen artean giro sanoan jokatzen da. Guk nahiago genuke finala ere Ondarretan edo Arraten jokatuko balitz, txapelketa osoan bezala; izan ere, kiroldegian antzematen da nor den aretoko federatua eta nor ez”.

090531  FINALAK
1. eta 2. postua
CERAMICAS JAVIER 2–4 KELER
3. eta 4. postua
KATTENAZIO 2–1 MENDIKUTE

 090524  FINALERDIA
KELER 2–1 KATTENAZIO
MENDIKUTE 2–3 C.JAVIER

090517  FINAL LAURDENA
KELER 2–2 GALPARSORO B
P.ISARAN 3–5 KATTENAZIO
MENDIKUTE 3–2 NEW TEEN   
C.JAVIER 6–5 ONGI ETORRI
090510 FINAL ZORTZIRENA
Keler 4–3 Etxeberrieta Berri
GALPARSORO B 6–5 EKAITZ
P.ISARAN 6–2 GALPARSORO
KATTENAZIO 7–2 H.EXTREMEÑO
MENDIKUTE 6–2 EKHIA
NEW TEEN 5–3 IRUBIDE
C.JAVIER 5–2 NEMUX DJ
ONGI ETORRI 7–2 P.FERRO

PROTAGONISTAK
TXAPELDUNA: KELER
TXAPELDUNORDE: CERAMICAS J.
GOLEATZAILEA: EGOITZ PONTESTA
ATEZAIN ONENA: IBON IRAZUSTA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!