FINALA GALDU ARREN, IGOERA LORTU DUTE
Euskalduna areto futboleko hirugarren mailako taldeak denboraldiko azken partida jokatu zuen Oñatin, Uda-Orly taldearen aurka. Urdiñek igoera ziurtatuta zuten eta Oñatin jokoan zegoena ligako txapela zen. Hara joateko bidaia luzea, bero zakarra eta beroketak egiteko tarte txikia erabakiorrak izan ziren, Andoaingo taldeen interesen aurka. 0-3 galtzen ari zen Euskalduna, bigarren zatiko hamargarren minutuan Julen Torregarayren eta Iker Abadiaren golekin esnatu zen arte. Ezin izan zen hala ere partida irabazi. Galduta ere, talde osoak zaletuekiko eskerrona adierazi nahi du.