Euskalduna futbol taldea, albisteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 6a, 11:32

BERIO     0
EUSKALDUNA PREFERENTE     1
Gola: Aitor Altuna    
Garaipenarekin, Preferente mailan beste urtebetez jokatzeko aukera ziurtatu zuen Euskaldunako lehen taldeak. Irabazi beharra zegoen, ez zegoen beste aukerarik. Horregatik, Joserra Bengoetxearen taldea irabaztera atera zen. 34.minutuan Altunaren golarekin joko nahasia hautsi zen, Andoaingoen alde. Urduritasuna izan zen hurrengo minutu guztietan, partida amaitu artean. Andoaindik joandako zaletu kopurua handia izan zen, haiek ere partidaren amaieran poza agertu zuten,  jokalariei eskainitako txalo zaparradarekin.

EMAITZAK, EUSKALDUNA
Berio  0–1  Euskalduna  Pref.
Euskalduna  AleM. 2–1  Kostkas
UDA Orly  4–2  Euskalduna Areto 3
OHIKO BATZAR NAGUSIA
EKAINAREN 6an, larunbat honetan, eguerdiko 12:00tan lehenengo deialdian, eta 12:30etan bigarrengoan, Urigain Kultur etxeko areto nagusian, elkarteko Batzar Nagusia egingo dute; eta bazkideak batzarrera agertzera gonbidatu nahi dituzte kide guztiak. Gai zerrenda, honakoa:

1. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.
2.2008-09 denboraldiko kirol txostena.
3.Diru kontuen azalpena. 2008-09ko balantzea eta 2009-10 denboraldiko aurrekontua.
4.Galde-Erreguak.

JON GAZTAÑAGA, ONENEN
ARTEAN
Marca egunkariak sustatzen duen Draft09 kanpainan gazteen mailako urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak aukeratu dituzte. Azken honetan agertzen da Jon Gaztañaga andoaindarra. Astean zehar Madrilen izan da saria jasotzen Mata, Bojan, Busquets, Asenjo, Azpilikueta, Balentziaga, Javi Martinez eta goi mailako beste jokalari gazteekin batera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!