Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 6a, 11:31

HERRI ARTEKO HERRAMINTA
TXAPELKETA
OIARTZUN 2-0 URNIETA
LARRUZKO PALETA. ARITZ ZUBILLAGA-BORJA FERNANDEZ. SENIORRAK. PALA MOTZA. JUAN CARLOS ERASUN-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK. Joaneko eta itzuliko norgehiagokak jokatu ostean, guztira lau partidetatik bakarra irabazi dute urnietarrek. Oiartzungo azken bi norgehiagoketako emaitzak honakoak izan ziren: 35-11 eta 40-28, oiartzuarren alde. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira Urnietakoak.

ARANTXA GOENAGA-ZUAZU     30
REDONDO-ARRONDO     22
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Partida ondo jokatu eta irabazi ostean, Goenaga final laurdenetarako sailkatu da. Hurrengo hitzordua, Donostiako Gaskan.

KADETEAK, AURRERA
Udaberri Txapelketako final hamaseigarrenetan, Ahetze Etxeberriak, Julen Loitegik eta Aitor Pagolak euren aurkariak gainditu zituzten. Hurrenez hurren, Oreretako Eple, Zumaiako eta Bidegoiango Aurrera-Saiaz taldeko kirolariak. Urnietako kadete mailako zazpi ordezkarietatik guztira beraz, sei dira final zortzirenetako txartela eskuratu dutenak.

URNIETA 16-18 BEHAR ZANA
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. INFANTILAK. 11-2 markagailuan aurkariei aurreratu ostean, galtzen amaitu zuten urnietarrek. Imaz, Ezenarro eta haiekin batera Udaberri Txapelketan parte hartzen ari ziren infantil mailako beste bi taldeak ezingo dute azken fasera igaro. Eskualde mailako txapelketa prestatzen hasiko dira orain.

BIZKAIA 25-17 GIPUZKOA
JOSU ARRUARTE-JON ITURBE. EUSKADIKO JOKOEN FINALERDIAK. PALETA. INFANTILAK. Gipuzkoako txapeldunek zailtasun ugari izan zituzten bizkaitarrei aurre egiteko. Asteburuan, berriz jokatuko dute Gasteizen. Tarte argiz irabazi beharko dute. Ez dute erronka makala.

URNIETA 16-3 IGELDO
ARATZ URDANGARIN-INHAR OIARTZABAL. BENJAMINAK. Añorgan burutzen ari den Jolas Etxea txapelketaren barruan, garaipen berri bat ospatu ahal izan dute Urnietako benjamín mailako Urdangarin eta Oiartzabal pilotariek.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Gomazko paleta, Trinketa
Arantxa Goenaga-Zuazu/ Tijero-Morón
Gaska. Ost,5. 20:15
Eskuz binaka, Infantilak
Araba-Gipuzkoa (Urnieta)
Gasteiz. Lar,6. 10:00
Eskuz banaka, Kadeteak
Antiguako- Urnieta 2
Zarautz- Urnieta 3
Urnieta 4- Gure Txeru
Zarautz- Urnieta 1
Urnieta. Lar,6. 16:00
Eskuz banaka, Kadeteak
Usurbilgo Txapelketa. Finala
Usurbil. Ig,7. 9:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!